viernes, 22 de enero de 2010

ZER DA SOINUA ?



SOINUA fenomeno fisiko bat da, uhinen bitartez gure belarrira heltzen da eta gure belarriek soinu hoiek prozesatzen dituzte. Soinuak ezberdinak dira frekuentzien arabera, uhinen abiaduraren arabera. Horren arabera soinu altuagoa izango da uhinak azkarrago badoaz, eta alderantziz.


Soinuaren parametroak hurrengoko hauek dira :


  1. ALTUERA : Frekuentzia neurtzeko hertzioak erabiltzen dira. Altueraren bitartez soinu ezberdinak egiten ditugu.

  2. DENBORA : Noten iraupena

  3. INTENTSITATEA : Suabeago, gogorrago...abestea bestelako parametroekin konbinatzen da. Araudiak esaten du ze muga dauden intentsitateari dagokionez.

  4. TINBREA : soinu bakoitzaren berezitasuna, kolorea



SOINU EZBERDINEN KONBINAZIOAREKIN MUSIKA SORTZEN DUGU








MUSIKAREN BARNEKO ELEMENTUAK

  • MELODIA : Musikaren elementu nagusiena da. Soinu eta altuera ezberdinen segida bat da, antolaketa jakin batekin. Denboran zehar sortzen den soinuaren segida da. Sortzeko, aldez aurretik ideiak eduki behar dira. Tonu altuerak badu nagusitasuna. Gure kulturan melodiari garrantzi handia ematen diogu. Altuera eta iraupen ezberdineko soinuen bitartez, melodia sortzen da.
  • ERRITMOA : Iraupena ezberdinekin sortzen diren serieak dira. Denboraren zatiketa edo antolaketa da. Honen barruan kontzeptu asko daude : tenpoa, pultsoa, azentua, ... Hauekin konpasak sortzen dira.
  • HARMONIA : Soinu bat baino gehiago aldi berean konbinatzen direnean sortzen da. Arau ezberdinak daude kulturaren arabera.
  • TESTURA :
  1. Polifonia

- Homofonikoa : idazkera bertikala. Melodia bera polifonian dago, akordeka mugitzen dira, blokeka

- Polifonikoa/kontrapuntistikoa : ahots ezberdinak elkarnahasten dira, eta guztiek daukate garrantzia. Idazkera horizontala da

2. Monofonia

- Monofonikoa

- Harmonikoa / Melodia akonpañamenduarekin : melodia da garrantzitsuena. Idazkera bertikala eta horizontala nahastuta daude.


5 comentarios:

Lore Rouco dijo...

titxuuuuu!!!!!!interpretazioa, sorkuntza, adierazpena...jejejej

primeran dago zure bloga!

Always Anonimus dijo...

Bikaina do blog-a. Natureko lana egiteko primeran etorri yat. ;)

Unknown dijo...

aurkitu ditut hiru blog gauz berdinekin idatziak eta bat hau da :(

Anónimo dijo...

ole ole ole ni behar nuena

Anónimo dijo...

Buuuaaa oso onaaa