Gure bizitzan zehar asko abesten dugu, baina ez gara konturatzen zer nolako abantailak izan dezakeen honek.
Euskal Herrian, tradizioz, musikak garrantzi handia du, eta asko abesten dugu bazkalondoetan, esaterako. Baina, hezkuntzan, nahiz eta abestiei garrantzi handia eman, musikari ez zaio ematen beste herrialde batzuetan ematen zaion garrantzia. Finlandian, esaterako, hezkuntza musikan oinarritzen da. Eskolan matematikako klaseen kopurua musikako klaseen kopurua baino txikiagoa da. Hau zergaitik ote ? Musikak gai asko jorratzen dituelako, batzuetan, inkonzienteki.
Musika lantzeko era bat abesbatza da. Abesbatza talde amateur bakarra da. Bertan, bakarkako lana zein taldekoa asko lantzen da, eta ondo abesbeteko, noski, abeslarien arteko erlazioa ona izan behar du. Bestela, nola afinatuko du abesbatza horrek?
Honetaz aparte ere, ahotsa zaindu behar dugula argi dago, baina ez bakarrik abesbatzetan dabilen jendea, baizik eta jende guztiak. Ahotsa geurea da, bakarra. Beraz, zaindu dezagun!
Blog honetan, beraz, abesbatearen eta abesbatzen inguruko informazio mordoa aurkituko duzue, baita ahotsaren inguruko informazioa ere. Horregatik aukeratu dut gai hau, abestea osasuntsua delako eta abesbatzen mundua sustatu behar dugulako gaurko Euskal Herrian!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario