domingo, 8 de noviembre de 2009

ABESTEAREN GARRANTZIA!


Munduko lurralde gehienetan, pertsonak musikaren bidez garatzen dira. Askotan, konturatu gabe, baina musika gure egunerokotasunean dago. Musika lantzeko era bat ABESTEA da.
Abestuz gozatzen dugu, eta abestia komunikabide gisa erabili dezakegu, gure sentimenduak eta ideiak transmitituz.

Ondo eta gustora abesteko, ahots teknika egokia erabili behar dugu, bestela gure ahots kordetan gaixotasunak eduki ditzakegu. Abestean erabiltzen dugun teknika, hitz egiterakoan ere erabili behar dugu. Esaterako, ez dugu oihukatu behar eta diafragma ondo erabili behar dugu. Beraz, adituek diotenez, abesbatzetan ibiltzen den jendea, egunerokotasunean ahotsa hobeto erabiltzen dute, ahots teknika asko lantzen delako eta ahotsaren osasunaz kontzienteagoak direlako.

Abestearen bitartez, beste kulturak ere ezagutzen ditugu, beste herrialde batzuetako hizkuntza eta folklorea landuz. Gainera, beste abesbatz asko ezagutu eta haiekin lan egin daiteke.

Honetaz aparte, gorputz heziketa asko lantzen da abesbatzetan, musika eta dantza guztiz erlazionatuta baitaude.

Garapen pertsonala zein taldekoa ere asko lantzen da. Autoezagutza ezinbestekoa da. Gainera, abesbatzaren barruko harremanak onak izan behar dira, hau da, abeslarien artean giro polita egon behar da, bestela ezinezkoa da ondo abestea!

Abestea oso osasuntsua da, eta gehiago abestu beharko genuke gure egunerokotasunean. Familian, lagunen artean, kalean, etxean, mendian...edozein lekutan, baina abestu dezagun!!!

No hay comentarios: