domingo, 29 de noviembre de 2009

Ahotsaren zainketarako pautak


Ahotsa gure gorputzean daramagun instrumentu bat da. Horregatik, asko zaindu behar dugu. Edo, biolinista batek bere bibolina kalean uzten du euria ari duenean?

Hona hemen gure ahotsa zaintzeko hainbat gomendio :

- Euria egiten duenean, ez buztitzen saiatu eta buztitzen bagara, etxera edo leku itxi batera heldu bezain pronto, arropaz aldatu eta zikatu. Oinak buztitzeak, askotan, katarroak sortarazten dizkigu.

- Ez erretzea eta kea dagoen lakuetan ez egotea. Baina hau nahiko zaila denez gure eguneroko bizitzan, tabernetan edo kez inguraturiko lekuetan gaudenean, ur asko edan.

- Alkoholik ez edatea. Dena den, alkohola edaten badugu, hurrengo egunean edo hurrengo orduetan, ur asko edan, bestela ahots kordak zikatuko zaizkigu.

- Arnasa sudurretik hartzea

- Aire girotua dagoen lekuetan, lepoan zapi bat jarri eta ez hitz egin asko

- Toki zaratatsuetan ez abestea

- Beharrezkoak diren orduak lo egitea

- Neguan edo hotza egiten duen egunetan, hile buztiarekin kalera ez ateratzea

- Ur asko edatea eta ez ohiukatzea

- Norberaren tesituran abestea

- Hauts asko dagoen lekuak sahiestea

- Arnasketa ariketak egitea

- Dieta orekatua eramatea

- Leku zaratatsuetan asko ez hitz egiten saiatu


Beraz, hemendik aurrera badakizue!!! Ahotsa zaindu eta osasuntsuagoak izango gara!!!

domingo, 8 de noviembre de 2009

ABESTEAREN GARRANTZIA!


Munduko lurralde gehienetan, pertsonak musikaren bidez garatzen dira. Askotan, konturatu gabe, baina musika gure egunerokotasunean dago. Musika lantzeko era bat ABESTEA da.
Abestuz gozatzen dugu, eta abestia komunikabide gisa erabili dezakegu, gure sentimenduak eta ideiak transmitituz.

Ondo eta gustora abesteko, ahots teknika egokia erabili behar dugu, bestela gure ahots kordetan gaixotasunak eduki ditzakegu. Abestean erabiltzen dugun teknika, hitz egiterakoan ere erabili behar dugu. Esaterako, ez dugu oihukatu behar eta diafragma ondo erabili behar dugu. Beraz, adituek diotenez, abesbatzetan ibiltzen den jendea, egunerokotasunean ahotsa hobeto erabiltzen dute, ahots teknika asko lantzen delako eta ahotsaren osasunaz kontzienteagoak direlako.

Abestearen bitartez, beste kulturak ere ezagutzen ditugu, beste herrialde batzuetako hizkuntza eta folklorea landuz. Gainera, beste abesbatz asko ezagutu eta haiekin lan egin daiteke.

Honetaz aparte, gorputz heziketa asko lantzen da abesbatzetan, musika eta dantza guztiz erlazionatuta baitaude.

Garapen pertsonala zein taldekoa ere asko lantzen da. Autoezagutza ezinbestekoa da. Gainera, abesbatzaren barruko harremanak onak izan behar dira, hau da, abeslarien artean giro polita egon behar da, bestela ezinezkoa da ondo abestea!

Abestea oso osasuntsua da, eta gehiago abestu beharko genuke gure egunerokotasunean. Familian, lagunen artean, kalean, etxean, mendian...edozein lekutan, baina abestu dezagun!!!

martes, 3 de noviembre de 2009

TOP 10 (Gai honi buruzko hainbat helbide)

Hona hemen gai honen inguruko hainbat helbide :


1.- Ahotsa ete bere klasifikazioa

2.- Umeentzako jolas musikalak

3.-Giza ahotsa

4.- Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea

5.- Arnasketak kantuan

6.- Ahotsaren gaixotasunak

7.- Disfonia

8.-La voz humana (fonologia)

9.- Ahotsaren zainketa

10.- Ahots-teknika


AURKEZPENA


Gure bizitzan zehar asko abesten dugu, baina ez gara konturatzen zer nolako abantailak izan dezakeen honek.

Euskal Herrian, tradizioz, musikak garrantzi handia du, eta asko abesten dugu bazkalondoetan, esaterako. Baina, hezkuntzan, nahiz eta abestiei garrantzi handia eman, musikari ez zaio ematen beste herrialde batzuetan ematen zaion garrantzia. Finlandian, esaterako, hezkuntza musikan oinarritzen da. Eskolan matematikako klaseen kopurua musikako klaseen kopurua baino txikiagoa da. Hau zergaitik ote ? Musikak gai asko jorratzen dituelako, batzuetan, inkonzienteki.

Musika lantzeko era bat abesbatza da. Abesbatza talde amateur bakarra da. Bertan, bakarkako lana zein taldekoa asko lantzen da, eta ondo abesbeteko, noski, abeslarien arteko erlazioa ona izan behar du. Bestela, nola afinatuko du abesbatza horrek?

Honetaz aparte ere, ahotsa zaindu behar dugula argi dago, baina ez bakarrik abesbatzetan dabilen jendea, baizik eta jende guztiak. Ahotsa geurea da, bakarra. Beraz, zaindu dezagun!

Blog honetan, beraz, abesbatearen eta abesbatzen inguruko informazio mordoa aurkituko duzue, baita ahotsaren inguruko informazioa ere. Horregatik aukeratu dut gai hau, abestea osasuntsua delako eta abesbatzen mundua sustatu behar dugulako gaurko Euskal Herrian!!

Ongi etorri guztioi !

Estitxu Saez de Castillo naiz, Musika Hezkuntzan diplomatua. Aurten sei hilabete eman ditut Hungarian Kodaly Metodoa aztertzen. Betidanik abesbatzen munduan murgilduta egon naiz, txikitatik Gasteizko Crescendo abesbatzan egon naizelako. Nire blogaren izena ABESTUZ HEZI da, oso ziur nagoelako abestearen bidez umeak hezitu ditzakegula. Horretarako, abesbatzen eta abesti ezberdinen berri emango dizuet hemendik aurrera, baita abestearen abantailak ere.

Ongi etorri eta asko gozatu!!