Ahotsa gure gorputzean daramagun instrumentu bat da. Horregatik, asko zaindu behar dugu. Edo, biolinista batek bere bibolina kalean uzten du euria ari duenean?
Hona hemen gure ahotsa zaintzeko hainbat gomendio :
- Euria egiten duenean, ez buztitzen saiatu eta buztitzen bagara, etxera edo leku itxi batera heldu bezain pronto, arropaz aldatu eta zikatu. Oinak buztitzeak, askotan, katarroak sortarazten dizkigu.
- Ez erretzea eta kea dagoen lakuetan ez egotea. Baina hau nahiko zaila denez gure eguneroko bizitzan, tabernetan edo kez inguraturiko lekuetan gaudenean, ur asko edan.
- Alkoholik ez edatea. Dena den, alkohola edaten badugu, hurrengo egunean edo hurrengo orduetan, ur asko edan, bestela ahots kordak zikatuko zaizkigu.
- Arnasa sudurretik hartzea
- Aire girotua dagoen lekuetan, lepoan zapi bat jarri eta ez hitz egin asko
- Toki zaratatsuetan ez abestea
- Beharrezkoak diren orduak lo egitea
- Neguan edo hotza egiten duen egunetan, hile buztiarekin kalera ez ateratzea
- Ur asko edatea eta ez ohiukatzea
- Norberaren tesituran abestea
- Hauts asko dagoen lekuak sahiestea
- Arnasketa ariketak egitea
- Dieta orekatua eramatea
- Leku zaratatsuetan asko ez hitz egiten saiatu
Beraz, hemendik aurrera badakizue!!! Ahotsa zaindu eta osasuntsuagoak izango gara!!!