domingo, 31 de enero de 2010

MUSIKA JOLASAK


Egia esan, zaila da jolasa zer den definitzea, baina esan genezake ekintza boluntario bat dela, disfrutatzeko eta ondo pasatzeko egiten dena. Batzuek pentsatzen dute, jolasa umeen gauza dela. Baina ez al diegu inoiz ikusi gure aiton-amonei jolasten?

Jolasaren bidez, gauza asko ikasten ditugu, askotan konturatu barik. Umeentzako jolasak haien bizitzako gauzarik garrantzitsuenetakoa da, jolasten ematen baitute eguna. Gu, irakasleak izango garenez, hemen aurkezten dizuet hainbat web interesgarri jolasen inguruan, batez ere musika-jolasen inguruan:

- http://www.barnetegiak.net/alkiza/musikajolasak.htm

- http://egbjolasak.ulibarri.info/index.php?cPath=6_10

- http://idoido4.blogspot.com/2007/05/jolasa-eta-musika.html

- http://juegosmusicalesenelaula.blogspot.com/

- http://www.cosasinfantiles.com/d-juegos-musicales.html

viernes, 22 de enero de 2010

ZER DA SOINUA ?



SOINUA fenomeno fisiko bat da, uhinen bitartez gure belarrira heltzen da eta gure belarriek soinu hoiek prozesatzen dituzte. Soinuak ezberdinak dira frekuentzien arabera, uhinen abiaduraren arabera. Horren arabera soinu altuagoa izango da uhinak azkarrago badoaz, eta alderantziz.


Soinuaren parametroak hurrengoko hauek dira :


  1. ALTUERA : Frekuentzia neurtzeko hertzioak erabiltzen dira. Altueraren bitartez soinu ezberdinak egiten ditugu.

  2. DENBORA : Noten iraupena

  3. INTENTSITATEA : Suabeago, gogorrago...abestea bestelako parametroekin konbinatzen da. Araudiak esaten du ze muga dauden intentsitateari dagokionez.

  4. TINBREA : soinu bakoitzaren berezitasuna, kolorea



SOINU EZBERDINEN KONBINAZIOAREKIN MUSIKA SORTZEN DUGU








MUSIKAREN BARNEKO ELEMENTUAK

  • MELODIA : Musikaren elementu nagusiena da. Soinu eta altuera ezberdinen segida bat da, antolaketa jakin batekin. Denboran zehar sortzen den soinuaren segida da. Sortzeko, aldez aurretik ideiak eduki behar dira. Tonu altuerak badu nagusitasuna. Gure kulturan melodiari garrantzi handia ematen diogu. Altuera eta iraupen ezberdineko soinuen bitartez, melodia sortzen da.
  • ERRITMOA : Iraupena ezberdinekin sortzen diren serieak dira. Denboraren zatiketa edo antolaketa da. Honen barruan kontzeptu asko daude : tenpoa, pultsoa, azentua, ... Hauekin konpasak sortzen dira.
  • HARMONIA : Soinu bat baino gehiago aldi berean konbinatzen direnean sortzen da. Arau ezberdinak daude kulturaren arabera.
  • TESTURA :
  1. Polifonia

- Homofonikoa : idazkera bertikala. Melodia bera polifonian dago, akordeka mugitzen dira, blokeka

- Polifonikoa/kontrapuntistikoa : ahots ezberdinak elkarnahasten dira, eta guztiek daukate garrantzia. Idazkera horizontala da

2. Monofonia

- Monofonikoa

- Harmonikoa / Melodia akonpañamenduarekin : melodia da garrantzitsuena. Idazkera bertikala eta horizontala nahastuta daude.


AHOTSAREN TESITURA-ESPARRUAK

TESITURA guztiz eroso abestea ahalbidetzen dizun noten multzoa da. Orokorrean hamar nota inguru barneratzen ditu eta hauetan ahotsari, artikulazioari eta ahoskerari dagokionez maila gorena lor daiteke.

Ahotsa honelakoa izan daiteke. Ahots tesitura bakoitzeko bideo baterako enlazea errezten dizuet, hau ondo ulertzeko :

  • EMAKUMEZKOAK :

- SOPRANOAK : altuenak dira. DO 3 eta DO 5 artean abestu dezakete

http://www.youtube.com/watch?v=rxGy83aipbY

- MEZZO-SOPRANOAK : erdian daudenak dira . LA 2 eta LA 4 artean abestu dezakete

http://www.youtube.com/watch?v=SHtqdO5V_xQ

- KONTRALTOAK : baxuenak dira . FA 2 eta FA 4 artean abestu dezakete

http://www.youtube.com/watch?v=PnI8oDoB43g

  • GIZONEZKOAK :

- TENOREAK : altuenak dira. SI1 eta SI 3 artean abestu dezakete

http://www.youtube.com/watch?v=CwZCHjWccec

- BARITONOAK : erdikoak dira. SOL 1 eta SOL 3 artean abestu dezakete

http://www.youtube.com/watch?v=X1GSGMDSzNg

- BAXUA : baxuenak dira. MI1 eta MI 3 artean abestu dezakete

http://www.youtube.com/watch?v=mzwSCOhKiw4&feature=related

jueves, 21 de enero de 2010

DISFONIA


  • ZER DA DISFONIA ? Ahotsaren emisioan gertatzen den edozein alterazio da. Medikuntza-hizkuntzatik kanpo, marranta edo afonia deitu ohi diogu.

  • ZE PERTSONA DIRA OHIKOENAK DISFONIA EDUKITZEKO?

- Irakasleak


- Esatariak


- Abeslariak


- Telefonistak


- Apaizak


- Harreragileak


- ...


Hauek dira pertsona ohikoenak disfonia edukitzeko, baina horrek ez du esan nahi bestelako pertsonek ezin dutela izan. Hauek dira ohikoenak, ahotsa bere lanbideko oinarria delako. Egunean zehar asko erabiltzen dute ahotsa, eta batzutan, era desegokian.




  • DISFONIA MOTAK :

1. DISFONIA ORGANIKOAK : enbozo nodular, ahots kordetan noduluak, ahots kordetan polipoak, granuloma, distonia laringea, surco cordal, leucoplasia, hematoma intercordal, queratosis, ...


2. DISFONIA FUNTZIONALAK : hiperfuncion, hipofuncion, disfonia pitiatika, ...




  • NOLA SORTZEN DA DISFONIA ? Disfonia ahotsa era desegokian erabiltzen dugulako agertzen da. Hau, gure ahotsan airea sentituz sumatzen dugu.

  • NOLA SENDATZEN DA DISFONIA ? Disfonia bakoitzerako tratamendu zehatz bat dago. Dena den, disfonia guztientzako, hurrengoko pautak gomendatzen dira beti : ahots-atsedena, birgaikuntza foniatrikoa, tratamendu antirreflujoa eta ebakuntza.


Hurrengoko argazkian, noduluak duen laringe bat agertzen da. Noduluak, ahots kordetan dauden "bultito" hoiek dira.



AHOTSAREN EZAUGARRIAK

Ahotsa oso anitza da, pertsonala, bakarra. Gutariko bakoitzak bat dauka, ezberdina, ezaugarri desberdinekin. Ezaugarri hoiek ematen dizkigute bakoitzari identitatea ; tinbrea, tonua eta intentsitatea, hain zuzen ere.

  • TINBREA : Ahotsaren kolorea da. Altuera eta intentsitate bereko bi soinu ezberdintzeko balio du. Nota bera era askotara kantatu daiteke, kolore ezberdina emanez hain zuzen ere.
  • TONUA : Soinu bat igortzen deneko segundoko dardara kopurua da, eta hau, ahots korden dardaren arabera erregulatzen da. Ahots korden luzeraren arabera, ahotsaren tonua altuagoa edo baxuagoa izango da. Esaterako, umeen ahots kordak oso txikiak dira, eta laringea oso goian daukate. Horregatik, ahotsa oso agudo daukate. Gizonezkoek, aldiz, ahots kordak luzeak dauzkate, beraz, ahotsa grabea eta handia daukate, nerabezaroan jasaten duten aldaketaren ondorioz.
  • INTENTSITATEA : Soinuen intentsitatea da. Hau neurtzeko, dezibelioak erabiltzen dira.

ADI AHOTSARI !

Irakasleok, ahotsa inor baino gehiago zaindu behar dugu, inor baino gehiago erabiltzen dugulako. Egunero, orduak ematen ditugu hitz egiten, eta askotan, oihukatzen. Hau ekiditu behar da, ahotsa ondo zaindu behar dugu, geure eta bakarra baita!

Horregatik, ahotsaren zainketaren garrantziari buruzko artikulu bat irakurtzea proposatzen dizuet. Hurrengoko enlazean aurkituko duzue :

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=14003


Jarraian, beste artikulu bat proposatzen dizuet irakurtzea. Bertan, ahotsa hondatzen duten lanbideak zeintzuk diren ikusi ahalko duzue, baita zeintzuk diren ahotsean eduki ditzakegun gaixotasunak ere.

http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/eu/country/null/user/anon/page/materialdidacticodetalle?gid=239421

domingo, 10 de enero de 2010

"WORLD CHOIR GAMES"



Olimpiada hitza entzuten dugunean, beti kirolariak etortzen zaizkigu burura. Nahiz eta telebistan hoiei eman garratzi gehiena, ez dira existitzen diren Olimpiada bakarrak. Ba al zenekiten Abesbatzen arteko Olimpiadak ere existitzen direla?

Abesbatzen arteko Olimpiadak 2 urterik behin ospatzen dira, Asia edo Europan. Bi kontinente hauek txandakatzen doaz, baina 2012tik aurrera Ameriketako Estatu Batuetan ere ospatuko dira. Bertan mundu osoko abesbatzak parte hartu dezakete, baina ez da beharrezkoa lehiaketan parte hartzea. Normalean, 14.000 abeslari elkartzen dira, dauden 26 kategorietan parte hartuz.

Jarraian, World Choir Games-eko web orrian agertzen den aurkezpena erakutsiko dizuet. Dena den, interesatuta bazaudete eta informazio gehiago nahi baduzue, http://www.interkultur.com/es/world-choir-games/ web orrian aurkituko duzue.



"La idea de crear una competición como los "World Choir Games" proviene del ideal olímpico de reunir de manera pacífica y en un concurso justo, a gente y a naciones, unidas por la afición de cantar.
Esta idea va a inspirar a la gente a experimentar la fuerza que transmite el cantar juntos y que desafía a la personalidad y a la colectividad, independientemente del nivel artístico que se tenga, ya sea como afición o con mayores ambiciones artísticas. "World Choir Games" es un festival coral internacional que tiene lugar cada dos años en diferentes continentes.Esta idea de los World Choir Games se lleva a cabo con la experiencia personal de millones de personas en el mundo entero que cantan diariamente en coros y que incorpora los ideales humanitarios y los transmite con la canción. Ésta contribuye a que las personas superen los conflictos y den un ejemplo de convivencia social. Periódicamente se encuentran en los "World Choir Games" coros de todas las partes de la tierra para contribuir al entendimiento entre los pueblos y a la paz. Todos juntos celebran una gran fiesta de la música. ¡La música es el idioma común del mundo!"