martes, 28 de junio de 2011

KODALY METODOA




Musikaren pedagogiaren barruan, metodo ezberdinak aurki ditzakegu musika lantzeko; KODALY METODOA besteak beste.


Zoltan Kodaly (1882-1967) Hungarian jaiotako pedagogo, musikari, konposatzaile eta etnomusikologoa zen. Metodo bat asmatu zuen eta munduan zehar hedatu zuen. Metodo honen helburu nagusia musika ahotsaren bitartez erakustea da, herriko folklorean oinarriturik. Bere lan garrantzitsuena eskolara herriko musika moldatzea izan zen. Berarentzako hungariar musika hezkuntzan Antzinako Grezian bezain garrantzitsua izan beharko litzateke. Musika ez jakiteak kultura musikala oztopatzen du. Kodalyren ustez, musika eskolan bertan hasi behar den esperientzia bat da. Horretarako ahotsa erabiltzen du etengabe. Umeak txikiak direnetik, musika hizkuntza hungariar folklorearen abestien bitartez ikaste dute. Kantua afinatua egon behar du, eta ia beti a cappela-z abesten da. Ahots-kantua taldean, diziplina eta onurak ekartzen ditu gure bizitzan. Soziala da.

Metodoaren garapenaren barruan, honako puntu hauek aurkitzen ditugu :

- Herriko kantuak : kanta herrikoiak dira beti. Horren bitartez ailegatzen dira solfeora. Solfeoa ikasteko, txikitatik buruz ikasten dituzte folkloreko pilo bat kanta, haientzako motibazioa izanik.


- Solfeo silabikoa : Erritmo figura bakoitzarentzako silaba bat erabiltzen dute. Esaterako beltzari ta deitzen diote, kortxeari ti, lau semikortxeei tiritiri edo tresilloari triola.


- Solfeo erlatiboa : eskala maior eta minor guztietan tonu edo tonuerdia modu berean daude ordenatuta. Sisitema honetan edozein eskalan lehenengo soinuak (tonika) beti DO izena du (do mobila).


- Fononimia : eskuak erabiltzen dituzte notak identifikatzeko.

- Pentafonia : hungariar folklorean kanta gehienak pentatonikoak dira (semitonorik gabe).

Nik gertutik bizi izan dut metodo honen erabilpena eta benetan zoragarria da. Umeek musika maite dute txikiak direnetik eta musikari oso onak ateratzen dira metodo honi esker. Hungaria osoko eskola guztietan musika honen bitartez erakusten da. Egia esan, beste herrietan erabiltzeko zaila da, batez ere metodoa hungariar folklorean oinarritzen delako. Baina oso interesgarriak diren gauzak aurki ditzakegu.

Pedagogo aparta izateaz gain, konposatzailea ere bazen. Bere obrarik garrantzitsuenetariko bat aurkezten dizuet.

Túrók eszik a cigány (Zoltan Kodaly)