lunes, 7 de diciembre de 2009

NOLA SORTZEN DA SOINUA?



1. Birikak irekitzen dira airea hartzerakoan

2. Diafragma beheruntza doa

3. Sabeleko erraiak pilatu egiten dira. Horregatik tripa kanporantz ateratzen da

4. Airea indarrarekin pasatzen da laringetik

5. Azkenik, airea ahots kordetatik ateratzen da soinua sortuz, hauek irekita daudelarik

AHOTS INSTRUMENTUA

Ahots instrumentuak ongi berezitako hiru zati ditu :

1.ARNAS APARATUA : airea biltzen eta zirkulatzen duen tokia. Hauek dira osatzen duten atalak :

- sudurra
- birikak
- trakea
- diafragma

2.FONAZIO APARATUA : airea ahots kordetatik igarotzean soinu bihurtzen den tokia. Hauek dira osatzen duten atalak :

- ahots kordak
- laringea

3. ERRESONANTZI APARATUA : aire soinu bihurtu ostean, hedatzen den eta bere kalitatea nahiz zabaltasuna eskuratzen duen tokia (kitarra batek bere egurrezko kutxa duen moduan). Erresonadore garrantzitsuenak hauexek dira :

- hezurrezko ahosabaia
- bularrak (maxilarrak,esfenoidalak eta frontalak)
- cavuma
- faringea

Aurpegiko erresonadoreei askok "maskara" deitu ohi diete eta hoiek dira garrantzitsuenak.

miércoles, 2 de diciembre de 2009

TOLOSAKO ABESBATZA LEHIAKETA

Tolosako Abesbatza Lehiaketa munduko lehiaketarik garrantzitsueneratiko bat da. Munduan zehar ezaugarri hauek dituzten sei lehiaketa ospatzen dira urtero : Arezzo (Italian), Debrecen (Hungarian), Maribor (Eslovenian), Tours (Frantzian), Varna (Bulgarian) eta Tolosa (Euskal Herrian). Munduko abesbatz guztiek parte hartu dezakete dauden abesbatz moten barruan : Haur abesbatzak, Ahots nahasiak, Ahots taldeak eta Ahots berdinak. Hauetariko bakoitzean 6 taldek parte hartu dezakete eta 1.,2. eta 3.zariak egongo dira. Honetaz aparte, lehiaketa osoko garaile bat egongo da, publikoaren zaria eta euskal abesti bat hobekien interpretatutako taldeak ere zari berezia eramango du.

Aurten, Tolosan, Australiako, Chequiako edo Moldaviako abesbatzek partu hartu zuten, besteak beste. Haur abesbatzen kategorian honako abesbatz hauek izan genituen :

- ONDRASEK CHILDREN’S CHOIR (Chequia)
- LACRYMOSA CHILDREN’S CHOIR (Moldavia)
- COR INFANTIL SAN CUGAT (Catalunya)
- PRIMAVERA CHILDREN’S CHOIR (Chequia)
- RIGA CATHEDRAL GIRLS’ CHOIR (Letonia)

Maila handia erakutsi zuten, eta lehenengoko zaria Letonia abesbatzak eraman zuen. Baina, hau ez zen izan Letoniako abesbatz izugarri honen zari bakarra; lehiaketa osoko zari nagusia, publikoaren zaria eta euskaraz hobekien interprataturiko zari berezi ere eraman zuten. Abesbatza eredugarria benetan!

Ohore handia da gure lurraldean horrelako lehiaketa bat izatea, oholtza gainera munduko abesbatz garrantzitsuenetarikoak igo izan direlako. Maila handia eskatzen duen lehiaketa da.

Jarraian lehen hitz egin dizuedan Letoniako abesbatz horren bideo bat ikustea proposatzen dizuet.